Walter Piston
| Walter Piston | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Knox konderria, 1894ko urtarrilaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Belmont, 1976ko azaroaren 12a (82 urte) |
| Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Harvard Unibertsitatea Massachusetts College of Art and Design (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | Nadia Boulanger |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | piano-jotzailea, konpositorea, koreografoa, musikologoa, orkestra zuzendaria eta biolin-jotzailea |
| Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
| Genero artistikoa | sinfonia |
| Musika instrumentua | pianoa |
Walter Hamor Piston Jr., (Rockland, Maine, 1894ko urtarrilaren 20a – Belmont, Massachusetts, 1976ko azaroaren 12a), Estatu Batuetako musikagilea izan zen. Parisen osatu zituen musika ikasketak Nadia Boulangerekin eta Paul Dukasekin (1924-1926). Estatu Batuetara itzuli zenean, Harvard unibertsitateko musika irakasle izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Estatu Batuetako musikagile berrien artean, Leonard Bernsteinengan besteak beste. Garrantzi handiko testuliburuak idatzi zituen: "Azterketa harmonikoaren printzipioak" (1933); "Harmonia" (1941); "Kontrapuntua" (1947), eta "Orkestratzea" (1959). Estilo aldetik neoklasikoa zen guztiz, noizean behin harmoniko erromantikoak erabiltzen bazituen ere. Flautista harrigarria (1938) balleta; zortzi sinfonia, musika tresnetarako kontzertuak; Lincoln Center Jaialdiko Obertura (1962), eta kamerako musika lanak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-12-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Maineko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |