close
Edukira joan

Airbus A321

Wikipedia, Entziklopedia askea
Airbus A321
Airbus A320a
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAirbus
Jatorrizko herrialdeaAlemania eta Frantzia
Materiala(k)aluminioa eta Material konposatua
Historia
Lehen hegaldia1993ko martxoaren 11
Zerbitzuaren hasiera1994ko urtarrila
KudeatzaileaBritish Airways, American Airlines, Qatar Airways, Scandinavian Airlines System, Lufthansa eta Air France

Airbus A321 Airbus enpresa europarrak eraikitako hegazkina da. A320ren bertsio luzatua da, gutxieneko aldaketak dituena. Hegoaren azalera apur bat handitu zuten eta lurreratzeko trena indartu egin zuten. Bere propultsiorako bi CFM56 edo V2500 motor erabiltzen ditu.

Konpainia batzuek hegazkin hau Boeing 757 hegazkinaren ordez aukeratu dute, gaitasun bera duelako eta familiako beste hegazkinekin- A318, A319 eta A320- ezaugarriak partekatzen dituelako. Ezaugarri hauen artean fly-by-wire sistema dago, zeinari esker pilotuek ordu pare bateko entrenamenduarekin A321 gidatu ahal izatea ahalbidetzen duen.

Bi klaseko konfigurazio tipikoan 186 bidaiarentzako hegaldia 4300 km-koa da -100 bertsiorako, eta -200 bertsioan, berriz, erregai-ahalmen handiagoa duenez, zifra hori 5500 km-raino igotzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]