Cascantum
| Cascantum | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Cascante |
| Koordenatuak | 41°59′00″N 1°40′00″W / 41.98333°N 1.66667°W |
![]() | |
Cascantum egungo Cascanten eratutako erromatar hiria izan zen.[1] Hiria antzinako Kaiskat izeneko beroi, lusoi edo baskoi herrixka batean sortu zuten. Ptolomeok hiri baskoia dela dio[2][3].

Burdin aro amaieran, hiria, Cascanteko lekurik altuenean egon zitekeen, Nuestra Señora del Romero basilikaren inguruan. 1970ean, M.A. Mezquirizek basilikaren inguruko maldan eginiko indusketetan, K.a. 70. urteko zoladura aberatseko etxebizitza baten aztarnak aurkitu ziren iztukudun hormekin batera eta ardo-anfora bat[4]. Baina egungo herria bertan eraiki zenez, ez da beste aztarna askorik geratu.
Queiles ibaiaren ezkerraldean zegoen, garia, barazkiak eta mahatsak zituen eremu aberats batean.
Tito Livio historialari erromatarrak, K.a. 76. urtean Sertorioren gerretan Cascantumen izandako suntsipena kontatzen duenean, esaten du hiri zeltiberiarra dela.[5] Geroago, erromatar inperioaren garaian, Klaudio Ptolomeo (K.o. 100-170) bezalako egileek baskoien lurraldearen barruan sartu zuten eta hiri erromatar udalerri garrantzitsu bihurtu zen
Edonola ere, Luis Amela Valverderen iritsiz, Sertorioren gerran jada baskoia zen eta Ponpeioren alde egin zuen. Calagurrisek, berriz, Sertorioren alde egin zuen. Calagurrisen ekialdean zeuden eremuak, Cascantum eta Graccurris hirien menpean zeudenak, jada baskoiak ziren.[6]
Plinio Zaharrak (K.o. 23-79) eskubide latino zaharra (Latinorum veterum) zuten hirietako hiritarrak zerrendatzen dituenean, Cascantumekoak aipatzen ditu[7] hau da, Cascantum eskubide latinoa zuen hiria zen. Augusto enperadoreak, K.a. 15/13. urtean Iberiar penintsulan antolaketa administratibo sakona egin zuen eta litekeena da, urte haietan lortzea Cascantum-ek bere estatus berria. Lurralde zabala zuen hiriak, eta bere mugak honela zire: Ekialdetik Cesaraugustako lurretaraino hedatzen zen, hiri handi horrekin topo egiten zuela Huecha bailaran; Hegoaldean Turiaso (gaur egungo Tarazona) zegoen; mendebaldetik, Ziertzoko mendietaraino zabalduko zen seguruenik eta iparraldean, Ebro ibaia izan zitekeen bere muga eta bestealdean, Cara hiria zegoen.[8]
Tiberio enperadorearen garaian, kupre-bontzeko (AE) txanponak ekoiztu zituen hiriak: aes-ak eta semis-ak, eta bertan, MVN(icipium) CASCANTUM legenda irakur daiteke.[9] Hau da, badakigu municipium estatutua lortu zuela, erroamar inperioko hirien artean, coloniak alde batera utzita, lor zezaketen estatus juridiko altuena; oso erromatartuak zeuden hiriek lortzen zutena.
Hiria Antoninoren Ibilbidean (K.o. III. mendea) mansio moduan agertu zen Vía de Italia in Hispania (via XXXII) galtzada nagusian (Tarrago hiriburua Astorgarekin lotzen zuena).[10][11] Mansio bat bidaiariak artatzeko azpiegitura bat zen, egungo hotelen moduko bat, eta Antoninoren ibilbidea, bidaiarientzat eginiko gida moduko bat zenez, mansioak non zeuden adierazten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
- ↑ Ptolomeo: Geografia. 6, 67
- ↑ Andreu Pintado, Javier.“ Cascantum (Cascante)”. Oppida Imperii Romani.
- ↑ Mezquíriz, Maria Ángeles.: "Hallazgo de un ánfora vinaria en Cascante", Trabajos de Arqueología Navarra, 88-89, 1962, 417-418 or. (geroago ikerlari honek idazlen honetan landu zuen gai hori bera: "La producción de vino en época romana a través de los hallazgos en territorio navarro", Trabajos de Arqueología Navarra, 12, 1995-96, 63-90 or.) eta "Descubrimiento de pavimentos de opus signinum en Cascante", en Homenaje a D. José Esteban Uranga, Iruña, 1971, 277-307 or.
- ↑ Livio, Ab Urbe condita.
- ↑ Amela Valverde, Luis. (2002). «Las dos primeras emisiones latinas de la ciudad de Calagvrris» Kalakorikos. , 31-50 or. ISSN 1137-0572..
- ↑ Plinio Zaharra, Naturalis Historia (III, 24)
- ↑ Gomara Miramon, Marta. (2017). «Un sello inédito sobre dolium del municipio Cascantum (Cascante, Navarra)» Saguntum. , 203-2017 or. ISSN 0210-3729. https://ojs.uv.es/index.php/saguntum/article/view/10977/12384.
- ↑ Tesorillo.com. Numismática antigua. Periodo romano preimperial e imperial. Cecas en Hispania Tarraconensis.. (kontsulta data: 2019-04-18).
- ↑ Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Historia Cascante – Amigos de Cascante Vicus. (kontsulta data: 2026-05-21).
