close
Edukira joan

Ginea (Gaubea)

Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».
Ginea
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Geografia
Koordenatuak42°51′12″N 3°00′51″W / 42.8533°N 3.0142°W / 42.8533; -3.0142

Ginea (ofizialki Guinea) Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubea udalerrikoa. 1927 arte, urte hartan desagertutako Lacozmonte udalerriaren barruan zegoen.

Urte askoan kontzejua izan ondoren, 2024an Gineako kontzejua desegin zen, herritarrek eskatuta.[1] Eskaera hori 2022an egin zuten, auzokideen arteko harreman txarrak eta liskarrak direla kausa, liskar horiek denboran iraun baitute eta herriaren gobernua larriki eragozten eta zailtzen baitzuten; horrek kalte egiten zien auzotar guztiei, administrazio batzarrak eskumena zuen zerbitzu publikoei dagokienez.[2][1]


Herriaren izena Donemiliagako goldean dokumentatuta agertzen da XI. mendean (1025): Kineia.[3]

Gineako sarreran dorretxe bat izan zen, baina mendea bete aurretik erabat suntsitu zuten Henrike II.a Gaztelakoaren jarraitzaileek.[4]

Gineako biztanleria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Martin eliza

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Gineako kontzejua desegitea onartu du aldundiak» Alea.eus 2024-03-13 (kontsulta data: 2024-03-18).
  2. Ugarte Lopez de Arkaute, Estitxu. «Paradisua infernu denean» Alea.eus 2024-01-29 (kontsulta data: 2024-03-19).
  3. «Ginea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-01).
  4. (Gaztelaniaz) PORTILLA VITORIA, Micaela J.: Torres y casas fuertes en Alava. Gazteiz, 1978.
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.