close
Edukira joan

Mileto

Mileto
Aztarnategi arkeologikoa
MahalleBalat
EskualdeaEgeoko Kosta eskualdea
Koordenatuak37°31′52″N 27°16′32″E / 37.53111°N 27.27556°E / 37.53111; 27.27556
Mapa
MultzoaAntzinako Grezia
muze.gov.tr…

Mileto[1] (antzinako grezieraz: Μίλητος, Miletos, turkieraz: Milet) antzinako hiri greziarra zen, Asia Txikiko kostaldean kokatua, gaur egungo Turkian.

Antzinatean lau portu zituen, baina Meandro ibaiak lurrez bete zituen eta biztanleek hiria bertan bera utzi. Hemen jaio ziren Tales, Aspasia eta Hipodamo Miletokoa.

Iliadan karioen hiri dela esaten da da, troiatarren alde egon zena.

Tradizio greziarraren arabera, hiria Mileto izeneko heroi eponimo batek sortu zuen, Kretatik iritsi zena Minos erregearengandik ihes eginda. Ebidentzia arkeologikoak iradokitzen duenez, kokalekua askoz zaharragoa da, eta Neolitora egiten du atzera. Brontze Aroan, Miletok hainbat eragin kultural izan zituen: minoikoa, mizenastarra eta kariarra. K.a. 1000. urte inguruan, kolono joniarrak, Peloponesoko Neleo buru zutela, Miletoraino iritsi ziren.

Aro arkaikoan (K.a. VII-VI mendeak) Mileto loratu egin zen, potentzia komertzial eta kultura gisa. Hedapen kolonial bat ere bultzatu zuten, Itsaso Beltzean eta Mediterraneoan asentamendu ugari sortu zituztelarik, eta Greziako munduan eragin handiena izan zuen hirietako bat izatea lortu zuen. Hiria txanponak egiten aitzindaria izan zen, eta horrek eskualdeko merkataritza irauli zuen. Gainera, hiria ekialdeko pentsamenduarekin jarri zen kontaktuan, ez bakarrik grekoek beren ideiak zabaltzeko, baita ere beste kultura batzuetatik ezagutzak eta kultur ezaugarriak jasotzeko. Miletoko Eskolak Mendebaldeko lehen eskola filosofikoaren sorrera izan zen, Tales Miletokoak gidatua eta Anaximandro eta Anaxirrek jarraitua.[2]

Lidiako hiruak, Mileto barne.

K.a. 546 urtean Joniako kostaldea Pertsiako inperioak garaitu egin zuen. Mileto, Joniako kostaldean zegoenez, pertsiarren eskuetan erori zen. Hala ere, leku garrantzitsuenetako bat izateagatik agian, persiarrek Mileto bortizki ez inbaditzea erabaki zuten.

K.a. 499 eta 494 urte artean matxinada jonikoa gertatu zen, hiriko tiranoa zen Aristagorasek zuzentzen zuena. Espartak bere laguntza ukatu zuen, Atenasek laguntza txiki bat bidali zuen eta flota persiarraren kontra zuzenean borrokan ez egiteko lagundu zien. Espartaren laguntzarik gabe, iraultza geldiaraztea erraza izan zen pertsiarrentzat eta Mileto erre egin zuten.

Uste da Miletok 90 kolonia edo sortu egin zituela Itsaso Beltzaren inguruan: Abidos, Amisos, Berezan, Zepi, Kolona, Eszepsis, Fasis, Istria, Limnas, Miletopolis, Odeso, Olbia Pontika, Paesos, Pantikapea, Priapo, Proconeso, Sinope, Teodosia, Tieo, Tiras, Tomis, beste batzuen artean. Gaur egun horietako 45 egin zituela konfirmatuta dago.

Miletoar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. (Gaztelaniaz) «La antigua ciudad de Mileto — VIATOR IMPERI» viatorimperi.es 2019-06-04 (kontsulta data: 2026-02-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]