close
Edukira joan

Sandy Cabrera Arteaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandy Cabrera Arteaga

Bizitza
JaiotzaHonduras, 1999ko irailaren 20a (26 urte)
Herrialdea Honduras
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Espainiako keinu hizkuntza
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta giza migrazioa
Jasotako sariak

Twitter: sandyartx LinkedIn: sandyarteaga Edit the value on Wikidata

Sandy Cabrera Arteaga (Honduras1999ko irailaren 20a) emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile bat da. Herrialdeko hedabide batzuetan, amaren euskal jatorriko abizenaz aipatua izan da (Sandy Arteaga).[1][2]

Idazle eta ekintzaile feminista, neskatila gor baten ama ezkongabea da. Cabrerak aktibismoa egiten du Hondurasen sexu eta ugaltze eskubideen alde, hala nola larrialdiko antisorgailuen erabileraren alde —kalkulatzen da herrialdearen haurdunaldien % 40 ez direla aurrez planifikatuak eta nahitara egindakoak.[3] Ekintza eremu horretan, Acción Joven (Gazte Ekintza) erakundeko partaide izan da eta Hablemos de lo que es (Hitz egin dezagun den horretaz) kanpainaren bozeramaile izan da.[1]

Bere jardueragatik, BBC kate britainiarrak 2022ko 100 emakumeen zerrendan sartu zuen, urte hartan munduan inspirazio eta eragin handiena izan zuten emakumeekin.[4] Hala, zerrenda horretan agertzen zen Hondurasko lehen emakumea izan zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) «Sandy Arteaga, hondureña entre las más influyentes del mundo: BBC» La Prensa (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-02-05).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) Giselle Barahona. (2022-12-06). «Hondureña Sandy Arteaga una de las mujeres más influyentes de la BBC» Once Noticias (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-02-05).
  3. (Ingelesez) Jessica Hoppe. (2022-05-31). «The Fight for Emergency Contraception in Honduras» www.refinery29.com (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-02-05).
  4. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (www.archive.org).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]