close
Edukira joan

Ćevapi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ćevapi
haragiz egindako plater
MaterialakAilorbea
savory (en) Itzuli
piperrautsa
piperbeltza
bildoskia
behikia
sodio bikarbonatoa
txerrikia
haragi xehetua
Baratxuria
Historia
Jatorrizko herrialdeaSoutheastern Europe (en) Itzuli, Hego-mendebaldeko Asia eta Persis (en) Itzuli

Ćevapi (Zirilikoz: ћевапи), Balkanetako plater tradizional bat da, turkiarren kebabaren aldaera da. Bosnia-Herzegovinako eta Serbiako plater nazionala da, eta UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendaturik dago. Gaur egun Ćevapia Balkanetako herrialde askotan kontsumitzen dira.

Otomandar administrazioaren garaian, hajduktarrek (matxinoek, legez kanpokoek) haien kebab berezia (hajdučki ćevap) egiten zuten ziri batean sarturiko haragi zatiak suaren gainean errez.[1]

Serbia hegoaldeko Leskovac herrian errezeta propioa sortu zen, Leskovački ćevap[2] eta 1860. hamarkadan Belgradera iritsi zen ćevapčići izenarekin , merkatu handiko "Rajić" jatetxera eta arrakastatsua izanik herrialde osora zabaldu zen. Tabernetako bezeroek oso gustokoa zuten edanarekin batera jateko.[3] 1930. hamarkadan Jugoslavia guztian zabaldu zen.

Osagaiak eta prestaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosnia-Herzegovinako ćevapiak zekor haragi txikituzko bi mota erabiltzen ditu, eskuz nahasten direnak eta inbutu bat erabiliz itxura zilindrikoa ematen zaio. Serbiako ćevapčićian zekor, arkume edo txerri haragia erabiltzen da, batzuetan hainbat mota nahastuz.[4]

Haragia gatz eta piperrautsez ontzen da eta ogi zapalarekin zerbitzatzen da. Alboan tipula potxatua, ajvar saltsa edota jogurta artzen zaio apaingarri.

Ćevapi motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
IzenaIrudiaDeskribapena
Bosnia-Herzegovina Sarajevoko estiloa
(Sarajevski ćevapi)
Zekor haragiz soilin egiten da eta 6-10 cm arteko zilindroa izaten da. 1-2 cm-ko diametroa dute.
Serbia Novi Pazarreko estiloa
(Pazarski ćevapi)
Zekor haragia (%70) eta bildoskia (%30) nahasten dira eta tipula txikitu pixkat ere badute barnean.
Bosnia-Herzegovina Banja Lukako estiloa
(Banjalučki ćevapi)
Zekor haragiz egiten da eta errezeta tradizionalean baratxuria gehitzen zaio eta 36 orduz tenperatura baxuan ontzen uzten da. Lau ćevapi lotuta zerbitzatzen dira.
Bosnia-Herzegovina Travnikeko estiloa
(Travnički ćevapi)
Zekor haragia eta bildoskia nahasten dira eta gatza, piperrautsa eta bikarbonatoa gehitzen zaizkio. Tipula potxatuaz zerbitzatzen da.
Bosnia-Herzegovina Tuzlako estiloa
(Tuzlanski ćevapi)
Ardikia, zekorkia eta bildoskia nahasten dira, ardikia gainerakoen bikoitza da. Prestatu ondoren hozkailuan utzi behar da ontzen hainbat orduz.
Serbia Leskovaceko estiloa
(Leskovački ćevapi)
Txerrikia du, horregatik komunitate musulmandarretatik kanpo soilik ikusten da. Gainerakoak baino zilindro luzeagoak eta finagoak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Fodor, Eugene. (1962). Yugoslavia. McKay. (kontsulta data: 2025-04-05).
  2. (Ingelesez) Mitchell, Laurence. (2013). Serbia. Bradt Travel Guides ISBN 978-1-84162-463-1. (kontsulta data: 2025-04-05).
  3. (Serbieraz) Nušić, Branislav Đ. (1996). Beogradska čaršija. Ars Libri (kontsulta data: 2025-04-05).
  4. (Ingelesez) «Serbian Ćevapčići» Allrecipes (kontsulta data: 2025-04-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]