Anastasio III.a
Itxura
| Anastasio III.a | |||
|---|---|---|---|
911ko apirila (egutegi gregorianoa) - 913ko ekaina ← Sergio III.a - Lando → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Erroma, ? | ||
| Heriotza | Erroma, 913ko ekaina ( urte) | ||
| Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
| Lantokia(k) | Erroma | ||
| Influentziak | Pornokrazia | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Anastasio III.a[1] (Erroma, ? - ib., 913ko ekaina) Eliza Katolikoko 120. aita santua izan zen, 911tik 913 arte.
Pornokrazia deritzon garaiko bigarren aita santua, Teofilakto I.a, honen emazte Teodora eta bien alaba Maroziaren babesari esker aukeratua izan zen. Txotxongilo bat izan zen haien eskuetan.
Anastasio III.aren aitasantualdian bikingoak egungo Normandia inguruan finkatu ziren "iparraldeko gizonen dukerria", Nortmannia), eta beren buruzagi Rollonek Karlos Sinplek lurraldearen gobernari legitimo gisa aitortua izatea eta Karlosen alaba Gisela emaztetzat. Rollon kristautasunera bihurtu eta Roberto izenarekin bataiatua izan zen.
Anastasio III.a, itxuraz, Teofilaktoren aginduz hil zuten 913ko ekainean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aurrekoa Sergio III.a |
Aita Santua 911-913 |
Ondorengoa Landon |