close
Edukira joan

Klemente X.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klemente X.a


239. Aita santu

1670eko apirilaren 29a - 1676ko uztailaren 22a
Klemente IX.a - Inozentzio XI.a
Roman Catholic Bishop of Camerino (en) Itzuli

1627ko azaroaren 29a - 1666ko ekainaren 7a
Giambattista Altieri (en) Itzuli - Giacomo Franzoni
Elizbarrutia: Diocese of Camerino (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmilio Bonaventura Altieri
JaiotzaErroma, 1590eko uztailaren 13a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma, 1676ko uztailaren 22a (86 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Tomb of Clemens X (en) Itzuli 
Familia
AitaLorenzo Altieri
AmaVittoria Delfini
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8820046 Edit the value on Wikidata

Klemente X.a[1] (Erroma, 1590eko uztailak 13-Erroma, 1676ko uztailak 22) Eliza Katolikoko 239. aita santua izan zen 1670 eta 1676 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaiotza izena Emilio Bonaventura Altieri zen. Lorenzo Altieri eta honen emazte Victoria Delphiniren semea izan zen. Lehena, mendeetan zehar kargurik altuenak izan zituen antzinako erromatar nobleziako familia batekoa zen, Colonnatarrekin zein Orsinitarrekin noiz behinka aliantzak ere izan zituena. Bigarrena, berriz, veneziar nobleziako dama eta Gentile Delphiniren arreba zen, azken hau Camerinoko gobernari eta gotzaina.

Lehen ikasketak irakasle pribatuekin egin ondoren, La Sapienza Erromako Unibertsitatean ikasi zuen; hor, zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoretza lortu zuen 1611n.

1623an Poloniako nuntziatura apostolikoaren auditore izendatua izan zen, eta 1624ko apirilaren 6an, Erroman, apaiz ordenatua, eta, jarraian, Vatikanoko Basilika Patriarkaleko teologia kanonigo izendatua izan zen.

1627ko azaroaren 29an Camerinoko apezpiku izendatu zuten. 1633an Loretoko gobernari izendatua izan zen, eta 1636an Romagna osokoa. 1641ean Erromako Markako gobernari izendatu zuten per modum provisionis. Urbano VIII.a aita santuak Ravenako lurraldea Po ibaiaren gainezkatzeetatik babesteko diseinatu ziren lanak eman zizkion, eta bere lanagatik sari gisan, Aita Santuen Lurralde guztien bisitari apostoliko izendatu zuen eta kardenal izendatzea ere nahi izan zuen, baina Emilio Altierik bere anaia Giambattistaren mesedetan uko egin zion.

1644an, Inozentzio X.a aita santuak nuntzio bidali zuen Napolira; kargu horretan zortzi urte eman zituen. Garai honetan bakearen berrezarpena ziurtatzen zaio Masanielloren matxinadaren egun zurrunbilotsuen ondoren. 1655eko jabe gabeko Aulki Santuan zehar, Kolegio Kardenalizioko arduraduna izan zen Lonbardia baketzeko. 1657tik 1667 arte Apezpiku eta Erregularren Kongregazioetako idazkaria izan zen, eta 1667an Inkisizioko Unibertsal eta Erromatarreko Kongregazio Goreneko kontsultari, Aita Santuen Lurraldeetako superintendente eta aita santuaren cubiculietako prefektu izendatua izan zen. Camerinoko apezpiku gisan dimititu zuen 1666an.

Jada 79 urte bete zituenean, 1669an, Klemente IX.a aita santuak kardenal izendatu zuen, baina aita santu horren bat-bateko heriotzak Klemente X.ari diakontza edo titulurik ematea eragotzi ez ezik, haren inbestitua ere ekarri zuen. Klemente IX.a aita santuak, Kolegio Sakratuko kide bihurtu zuenean "gure oinordekoa izango zara" esan ziola erregistratuta dago.

Klemente IX.aren hileta elizkizuna amaitu ondoren, 62 hautesle sartu ziren konklabean 1669ko abenduaren 20an. Izendapena onartua izateko, irabazleak botoen bi herenak jaso behar zituen, hau da, 42 boto, baina lau hilabeteren ondoren, egoera ez aurrera ez atzera zegoen: Giannicólo Conti, S. Maria in Traspontina tituluko kardenala eta Anconako apezpikua zenak 22 boto jaso zituen; Giacomo Rospigliosik, S. Sisto tituludun kardenala eta Klemente IX.aren iloba zenak 30; eta Carlo Cerrik, S. Adrianoko kardenal diakonoak, 23.

Azkenean, kardenalek oso antzinako metodoa erabiltzea adostu zuten, kardenal oso edadetu bat aukeratzea alegia, trantsizioko aita santu gisa. Altieri proposatu zuten, laurogei urteko kardenal bat, konklabea ospatu baino egun gutxi lehenago kardenal izendatua izan zen arren Elizaren zerbitzura denbora luzea zeramana. Altierik ez zuen aita santu izan nahi, baina gehiengoa lortu zuen azkenean 1670eko apirilaren 29an. Kexuak kexu (bere erresistentziaren ondorioz ohetik atera behar izan zutela esaten da), hurrengo maiatzaren 11n S. Maria in Via Latako kardenal protodiakono Francesco Maidalchinik koroatu zuen Vatikanoko Basilika Patriarkalean. Bere aurreko aita santuaren omenez hartu zuen aita santu izena, harengatik horrenbeste egin baitzuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Klemente IX.a
Aita Santua
1670-1676
Ondorengoa
Inozentzio XI.a