Rob Jetten
Itxura
Rob Arnoldus Adrianus Jetten (Veghel, 1987ko martxoaren 25a) herbeheretar politikaria da. Herbehereetako lehen ministroa da 2026ko otsailetik.
2005 eta 2011 artean Radboudeko Unibertsitatean Administrazio Publikoa ikasi ondoren, ProRail tren-enpresan lan egin zuen.
Demokratak 66 alderdiko kontseilari politiko gisa hasi zuen ibilbide politikoa. 2010etik 2017ra zinegotzi izan zen Nijmegenen. 2017an diputatu hautatu zuten, eta 2023an alderdiko buru bihurtu zen. 2024an lehen ministrorde izendatu zuten eta 2025eko hauteskundeetan bere alderdiaren emaitza historikorik onena lortu zuen. 2026ko otsailaren 23an, gutxiengoan zegoen gobernu bateko lehen ministro karguaren zina egin zuen.