Sorraia
| Sorraia | |
|---|---|
| Zaldi arraza | |
| Espeziea | Equus ferus caballus |
| Jatorria | |
Sorraia zaldia, (portugesez: "cavalo do Sorraia" ), Portugaleko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik, sorraia arraza ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Portugaleko antzinako zaldi arraza bat da. Bere jatorrizko hedapen eremua Sor eta Raia ibaien arteko lurretan kokatzen da. Coruche hiriko zakardian zehazki. Azken aleak bertan larratzen ziren joan den mendearen hastapenetan eta Ruy d´Andrade zaldi zaleak aurkitu zituen bertan 1920. urtean.
Sorraia arraza Iberiar Penintsulan hedatuta zeuden antzineko tarpanetan dauka jatorria eta haibat adituez zera azpimarratzen dute; sorraiek Ipar Mediterraneoko eta Iberiar Penintsulako zenbait gunetako labar artean agertzen diren zaldiekiko antzekotasuna[2].
Bere eragina nabarmena da Iberiar Penintsulako hegoaldeko bertako hainbat zaldi arrazetan. Esate baterako Lusitano zaldian[3].
Sorraia zaldiek antzinako ekido arrazen zenbait ezaigarri dauzkate, hala nola zebra marrak, mando- marrak eta dun kolorearen beste hainbat ezaugarri.
Sorraia gaur egun bere berezitasunengatik mantentzen da, nahiz eta zela zaldi bezala edo zalgurdietatik tiratzeko erabiltzen den ere. Bereziki bere ilajearen kolorea da bitxia eta interesgarria. Populazioa oso txikia da eta ez ditu ehunka abelburu baino gehiago biltzen. Abere gehienak Portugalen eta Alemanian daude, eta batzuk Frantziara, Kanadara eta Brasilera esportatu dira.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrazaren jatorrizko hedapen eremua Sor eta Raia ibaien arteko lurretan kokatzen da, handik hartzen du sorraia izena. Arrazaren aurkitzailea izan zen Ruy d´Andradek eman zion izena arrazari[4].
1935. urtean XII. Nazioarteko Zoologia Kongresuan egindako aurkezpenean, Ruy d' Andrade agronomoak azaldu zuen berak "Sorraia zaldiak" (portugesez: "cavalo do Sorraia" ) izena aukeratu zuela arraza hau izendatzeko[5].
Euren jatorrizko eskualdean, abere hauek kolorearen arabera deskribatzen dira. Horixka kolorekoei "baio" deitzen zaie , eta sagu-gris kolorekoa dutenei "rato". Zebra marra ugari dituztenei "gateado" deitzen zaie, portugesez "zebra-marradunak" (katuenak bezala) esan nahi duena.
Sorraia izena zaldi honi eman zitzaion bere jatorrizko habitatean kokatutako bi ibaiei erreferentzia eginez, Sor eta Raia. Gaur egungo Portugalen, batzuetan "zebro" deitzen zaio, hanketako zebra marradunengatik. Zebro izena Erdi Aroko dokumentuetan agertzen da Portugalgo eta Iberiar Penintsulako ekido bati erreferentzia egiteko, eta abere hori Sorraiaren arbasoa izan liteke. Enzebro edo zebro hauek antza handia izango zuten egungo sorraiekin.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aditu batzuen arabera, sorraia arraza tarpanaren ondorengo zuzena da. Egungo sorraia zaldiek antza handia daukate Mediterraneo bazterrean aurkitutako zenbait labar pinturekin[6]. Arrazaren sorrera Iberiar Penintsulako hego-mendebal aldean kokatzen da. Bere arbaso zuzena holozenoan etxekotuta egon zitekeen Equus caballus antunensi izan zen.
Batzuek garai batean Iberiar Penintsulan hedatutako zebra edo enzebro delako ekido basatia sorraiekin lotzen dute. Sorraia enzebro hauen ondorengo zuzena izango litzateke.
Antza Holozenoan hiru zaldi mota zeuden Iberiar penintsulan. Iparraldean eta Pirinioetako zaldiek egungo garrano zaldiaren, pottokaren, asturkoi eta abarren arbasoa litzateke. Penintsulako goi ordokietan eta barneko mendi multzoetan Gaztelako behoka arrazen eta egungo Ordunteko behorren arbasoa, Zeltiberiarren "Thieldon"en arbasoak. Azkenak, eta hauek sorraien arbasoak lirateke, Penintsulako hego eta mendebaldean zabaltzen ziren[7].
Ruy d'Andrade agronomo eta zaldi zaleak aurkitu zuen arraza 1920.en urtean eta aurreneko urratsak eman zituen babesteko. Arraza berreskuratzeko hasierako taldea txikia izan zen eta sorraiak botila lepo nabarmen bat jasan zuen. Egungo sorraiak oso abere gutxitik datoz eta beraz euren dibertsitate genetikoa txikia da eta abereek ugalkortasun ezaren arazoak jasaten dituzte.
D´Andradearen lanarekin kritikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere itxura arkaiko dela eta arrazak daukan ondare-balioagatik, sorraia zaldiak zoologo eta genetista askoren interesa piztu du betidanik[8]. Arrazaren hiztoriaren inguruan ordea eztabaida handia dago. Iturri gehienek Ruy d'Andrade hazle eta agronomoa aurkezten duten arren arraza honen aurkitzaile gisa, Carlos Henriques Pereira irakasle eta ikertzaileak zera adierazten du; d'Andradek ezaugarri primitiboak zituzten beste zaldi batzuekin gurutzatu zuela, eta uste du, beraz, arraza " berrasmatu " zuela.
Eztabaida handia dago Ruy d'Andradek zaldi primitiboaren arraza bat aurkitu zuela diotenen eta jatorriz ile-kolore barietate bat erakusten zuen Portugalgo populazio batetik ile-kolore primitiboa zuten zaldiak hautatu zituela uste dutenen artean.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorraia arrazarekin egindako ikerketa genetikoek ez dute lortu bere ahaide hurbilena zehaztea eta beraz ez dira erabakigarriak izan bere antzitasuna zehazteko. Mitokondrioen DNAri buruzko azken ikerketa genetikoek erakusten dute Sorraia Iberiar arraza gehienetatik bereizita dagoen gene-multzo batekoa dela. Hala ere egoera hau bizirik iraun duten Sorraia abereen dibertsitate genetiko oso baxuari egozten zaio. Aldakortasun genetiko oso baxu horrek ez du sorraia multzo jakin bati esleitzen uzten.
Historikoki, hipotesi asko proposatu dira arrazaren jatorriaren inguruan. Hauetako teoria askok ez dute nahiko oinarri zientifikorik, edo egun gaindituta daude.
-Oelke Hardy zaldi hazle eta idazle alemaniarraren arabera, sorraia garai batean Paduretako zaldiarekin nahastu zen[9][10], baina bi arrazak garapen desberdina izan zuten ondoren, eta horrek paduretako zaldia izena baztertzea ekarri zuen sorraia izendatzeko, bi arraza hauen arteko nahasketa saihesteko asmoz.
-Sorraia Europan etxekotu ziren lehenengo zaldietako bat bezala hartzen da, eta Iberiar zaldiaren historiaren parte bezala[11]. Hermann Ebhardtek Sorraia 1962an sartu zuen lau zaldi basatiren zerrenda batean, Exmoor ponia, przewalski zaldia zein odol garbiko Ur-ekin batera[12].
-Geroago, Equus stenonisen ondorengo zuzen gisa izendatu zuten, Daphne Machin Goodall-ek 1977an bere "A History of Horse Breeding" liburuan aurkeztutako teoria bati jarraituz, eta horrek Iberiar Penintsulako etxeko zaldien jatorriko azpiespezie zahar bat bezala proposatzen du[13]
Tarpanarekiko balizko lotura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorraiaren eta tarpanaren arteko balizko harremana ezin da ebaluatu, tarpana desagertuta baitago[14].
Hainbat adituek, ordea, sorraia eta tarpanaren arteko harreman estua defendatzen dute. Élise Rousseauk, Delachaux gidaren egileak, ondorengo zuzena dela esaten du. Martin Haller kazetari austriarrak, zuhurrago izanik, sorraia " Tarpanaren hegoaldeko aldaera"izan daitekeela uste du[15]. Aukera hori zabalik dago oraindik, batez ere Lilla Lovász et al. (2021) ikertzaileen arabera[16].
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorraia, tradizionalki, zalgurdietatik tiratzeko, karga arina arnesarekin garraiatzeko zein zela zalditzat erabilia izan da. Estimu handiko zaldiak ziren eskualdeko abeltzain eta artzainentzat.
Arrazaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antzineko ekido arrazen ezaugarri asko dauka. Mando-lerroa bizkarrean eta zebra-marrak hanketan, edota hanken beheko partea iluna.
- Altuera soin gurutzera: 145-150 cm artean.
- Burua zorrotza eta arteza. "Ahari" itxurakoa.
- Belarri txitxi eta mugikorrak.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian
- ↑ (Gaztelaniaz)El caballo silvestre en la Peninsula Iberica. SOS caballo losino.
- ↑ (Ingelesez) Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 74. ISBN 9728387202.
- ↑ https://web.archive.org/web/20080506054240/http://www.equiworld.net/uk/horsecare/Breeds/sorraia/index.htm
- ↑ (Ingelesez) Sorraia zaldia. Artxiboa.
- ↑ http://gladius.revistas.csic.es/index.php/gladius/article/viewFile/28/29
- ↑ http://www.soscaballolosino.com/texto1.html
- ↑ (Ingelesez) Hendricks 2007. Bonnie Lou Hendricks, International Encyclopedia of Horse Breeds, Norman, University of Oklahoma Press, 2007ko abuztuaren 15. argitalpena. 486. orrialdea (ISBN 0-8061-3884-X, OCLC 154690199. « Sorraia », 384-385.or.
- ↑ (Ingelesez) Oelke 1997. Hardy Oelke, Born survivors on the eve of extinction: can Iberia's wild horse survive among America's mustangs?, Kierdorf Verlag, 1997, 95 or. (ISBN 3-89118-096-9 et 978-3-89118-096-9, OCLC 42742538,
- ↑ (Ingelesez)Edwards 2016.Elwyn Hartley Edwards, The Horse Encyclopedia [« L'encyclopédie du cheval »], DK, 2016, 360 p. (ISBN 0-241-2814
- ↑ (Ingelesez) Edwards 2016.Elwyn Hartley Edwards, The Horse Encyclopedia , DK, 2016, 360 p. (ISBN 0-241-28142-3).. [Haller 2003] Martin Haller. L'encyclopédie des races de chevaux, Bruxelles, Editions Chantecler, 2003, 260. or. (ISBN 2-8034-4543-3, OCLC 1040356024), « Sorraia », p. 238.
- ↑ (Ingelesez) Susanna Forrest, Inventing the wild horse, dans Guest et Mattfeld 2019, 139. or.
- ↑ (Ingelesez) Carolyn Willekes, The Horse in the Ancient World: From Bucephalus to the Hippodrome, Londres, Bloomsbury Publishing, 2016ko uztailaren 29. (ISBN 978-1-78673-009-1), 58.or. [lotura: .
- ↑ Hendricks 2007. (Ingelesez) Bonnie Lou Hendricks, International Encyclopedia of Horse Breeds, Norman, University of Oklahoma Press, 2007ko abuztuaren 15, 2. argitalpena. 486 orrialdea. (ISBN 0-8061-3884-X, OCLC 154690199, « Sorraia », 384-385.orrialdea
- ↑ Rousseau 2016. Élise Rousseau ( ill. Yann Le Bris), "Guide to the Horses of Europe" , Delachaux et Niestlé ,2016ko abuztuaren 1a ( ISBN 978-2-603-02437-9 ) , “ Sorraia ”, 98.or.
- ↑ (Ingelesez) Lilla Lovász, Antoine Fages et Valentin Amrhein, «Konik, Tarpan, European wild horse: An origin story with conservation implications», Global Ecology and Conservation, 32. liburukia, 2021ko abenduaren 1, e01911 (ISSN 2351-9894, DOI 10.1016/j.gecco.2021.e01911.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Arrazari buruzko WEB horrialdea
- Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 74. ISBN 9728387202.
- Hendricks, Bonnie (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds (Paperback ed.). University of Oklahoma Press. pp. 384–385. ISBN 9780806138848.
- Bongianni, Maurizio (editor) (1988). Simon & Schuster's Guide to Horses and Ponies. New York, NY: Simon & Schuster, Inc.. p. 154. ISBN 0671660683.
- Oelke, Hardy. "Sorraia Characteristics:SMS Standard of Perfection". Sorraia Mustang Studbook. Hardy Oelke. http://www.spanish-mustang.org/SorraiaMustang/SorraiaMustangStudbook.html. Retrieved 2011-10-30.
- Luís, Christina, E. Gus Cothran, and Maria do Mar Oom (2007). "Inbreeding and Genetic Structure in the Endangered Sorraia Horse Breed: Implications for its Conservation and Management". Journal of Heredity 98 (3): 232–237. doi:10.1093/jhered/esm009. PMID 17404326. http://jhered.oxfordjournals.org/cgi/content/full/98/3/232. Retrieved 2008-12-19.
- Sponenberg, Dan Phillip (2003). Equine Color Genetics. Blackwell Publishing. pp. 29, 38. ISBN 081380759X.
- "About the breed". Norwegian Fjord Horse Registry. http://www.nfhr.com/catalog/index.php?aboutthebreed=1. Retrieved 2008-12-30.
- Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 70. ISBN 9728387202.
- d'Andrade, R (1945). "Sorraia.". Boletim Pecuário 13: 1–13.
- Jordana, J; Parés PM (1999). "Relaciones genéticas entre razas ibéricas de caballos utilizando caracteres morfológicos. Prototipos raciales.". AGRI 26: 75–94. https://web.archive.org/web/20110907224746/http://www.rac.uab.es/bibliografia/articles/AHP/AGRI.pdf.