close
Edukira joan

Txuvax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txuvax herria» orritik birbideratua)
Txuvaxak
Biztanleak guztira
1,5 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia: 1.435.872 (2010)[1]

 Kazakhstan: 22.305 (1989)[2]
 Ukraina: 10.593 (2001)

 Uzbekistan: 10.074
Hizkuntza
Txuvaxera, errusiera
Erlijioa
Eliza ortodoxoa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Txuvax [3][4], (txuvaxeraz: чӑваш; errusieraz: чуваши), mendebaldeko Errusian bizi den turkiar talde etnolinguistikoa da. Geografikoki Idel-Uraltik Siberiaraino kokatzen da.

Haien hizkuntza txuvaxera da. 1,5 milioi lagun inguru dira, eta gehienak Txuvaxian eta ondoko eskualdeetan (Tatarstan, Baxkortostan, Ulianovsk, Samara) bizi dira[1]. Txuvaxera duela 1.000 urte inguru banatu zen gainontzeko turkiar familiko hizkuntzetatik.

Antzinako Onoguroen adar bat dira.

Txuvax herriaren banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txuvax herriaren kideen erdia Txuvaxia Errepublikan bizi da, Errusiako Federazioko errepublika. Bertan, biztalleriaren 1,6 milioietatik % 67,7 osatzen dute. Errusiako beste errepublika batzuetan eta Volga Ertaineko eta Ural mendien magaleko eskualde administratiboetan, gutxiengoak baino ez dira. Adibidez, txuvaxek Tatarstango biztanleen % 3,1 inguru osatzen dute (2.010eko datuen arabera).

Beste txuvaxo gutxiengo aipagarri batzuk Moskun daude. Bertan 14.300 txuvaxo inguru bizi dira. Baita Tiumen, Kemerovo eta Orenburg oblastetan ere. Errusiatik kanpo, badira beste txuvaxo gutxiengo batzuk Ukrainan ( batez ere Ukrainako ekialdeko oblastetan, hala nola Donetsken eta Luhansken ) zein Kazakhstanen (batez ere Karagandy probintzian ).

Txuvax herriaren azpitaldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txuvax herria, bere aldetik, hainbat azpitaldeetan banatzen da.

  • Viriakl edo Touri, (вирьял, тури: goi-mailakoa)
  • Anatri, (анатри; txuvaxeraz, beheko maila), bera honela bana daitekeena:
  • Anat Jenci, ( анат енчи ; belauneko altuak)
  • Hirti, (хирти; Txuvaxeraz, estepa).

Izenaren etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi teoria daude Txuvax hitzaren jatorri etimologikoari buruz. Lehenengoak dio Turkiera komunari Oghur hizkuntzatik egindako "Suva" hitzaren egokitzapen bat dela. Bigarrenak dio hitza turkiera arrunteko "jăvaš" (lagunartekoa) hitzetik datorrela, "şarmăs" (gerlaria) hitzaren ordez.

Historia eta jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi teoria daude txuvax herriaren jatorriari buruz. Lehenengoak dio Volgako Bulgariar Khanerriko suar eta Volgako sabir tribuetatik datozela, Volga arroko mari eta uraldar populazioekin nahastuta . Bigarrenak dio txuvax herriak Volgako Bulgariatik datorrela, eszitekin eta mariekin bat egin zutenean.

Txuvax herriaren arbaso turkiarrak Siberiako erdialdean sortu ziren, Tian Shan eta Altai mendien arteko Irtysh ibaiaren arroan bizi ziren K.a. III. milurtekoaren amaieran. K.o. I. mendearen hasieran, mendebalderantz mugitu ziren Jetysu ibaia eta egungo -Kazakhstango estepak zeharkatuz , K.o. II.-III. mendeetan iparraldeko Kaukasora iritsiz.

Han hainbat talde sortu zituzten, Bulgaria Handia Itsaso Beltzan eta Suvar Dukerria egungo Dagestanen. Aldi beran irandar hizkuntzen hiztun ziren hainbat herrirekin harremanetan jarri ziren .

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]